ARGA EZAGUTU
Arga ibaia Kintoan jaiotzen da eta Nafarroa osoko arras paisaia ezberdinak
zeharkatzen ditu, Mendebaldeko Pirinioetatik Erriberaraino, Funesen Aragoi
ibaian isurtzeraino.
Iruñerriko sarreran hasten da Argaren tarteko atala, makina bat meandro
marraztuz, eta fisionomia berezitasun horrexek baldintzatzen du Iruñeko hiriaren
diseinua.
Horrenbestez, hiria egituratzen duten ardatz nagusietako bat da Arga Iruñetik
igarotzean eta haren inguruko bizitza antolatzen du. Ezin ahantzizkoa da Iruñea
berezia dela, hiri berdea den aldetik: erdialdean berean baratze eremu handia
duten hiri urrietakoa da eta gu baratzeoi esker hornitzen gara elikagaiez; alde
bitxi hori iruindarrok ezagutu eta balioetsi egin behar dugu.
Egunerokoan ez gara ohartzen natur elementu honek gure hiriaren taxutze fisiko
eta sozialean duen garrantziaz eta, programa honen bitartez, herritar guztiak
natur elementu hau Iruñea barnean zein garrantzitsua den jabetu daitezen nahi
dugu, bertako natur, kultur, arte eta, jakina, jolas faktoreez gozatuko dugun
aldi berean.
NATTURA, Naturaleza y Aventura
W / www.nattura.com
E / info@nattura.com
Tel. 948 131 044 | Fax. 948 134 941 | Móvil. 671247596
|