ARGA EZAGUTU

Arga ibaia Kintoan jaiotzen da eta Nafarroa osoko arras paisaia ezberdinak zeharkatzen ditu, Mendebaldeko Pirinioetatik Erriberaraino, Funesen Aragoi ibaian isurtzeraino.

Iruñerriko sarreran hasten da Argaren tarteko atala, makina bat meandro marraztuz, eta fisionomia berezitasun horrexek baldintzatzen du Iruñeko hiriaren diseinua.

 

Horrenbestez, hiria egituratzen duten ardatz nagusietako bat da Arga Iruñetik igarotzean eta haren inguruko bizitza antolatzen du. Ezin ahantzizkoa da Iruñea berezia dela, hiri berdea den aldetik: erdialdean berean baratze eremu handia duten hiri urrietakoa da eta gu baratzeoi esker hornitzen gara elikagaiez; alde bitxi hori iruindarrok ezagutu eta balioetsi egin behar dugu.

Egunerokoan ez gara ohartzen natur elementu honek gure hiriaren taxutze fisiko eta sozialean duen garrantziaz eta, programa honen bitartez, herritar guztiak natur elementu hau Iruñea barnean zein garrantzitsua den jabetu daitezen nahi dugu, bertako natur, kultur, arte eta, jakina, jolas faktoreez gozatuko dugun aldi berean.


La catedral asoma entre los árboles

NATTURA, Naturaleza y Aventura
W / www.nattura.com
E / info@nattura.com
Tel. 948 131 044 | Fax. 948 134 941 | Móvil. 671247596