UR JARDUERAK ATARRABIAKO PILATEGIAREN INGURUAN.

 Iruñerriko Mankomunitateak Atarrabiako pilategiaren interpretazio zentrora hurbiltzeko aukera ematen digu. Ultzama ibaiaren ur bazterrean dago pilategia eta antzina handik hartzen zuten ura oihalak edo paper-orea ekoizteko.

Pilategiko erakusketara egindako bisitaren osagai, hainbat ur-jarduera programatzen dira, hots, kanoa edo baltsa pneumatikoetan gidaturiko ibilbideak Trinitateko urloan, ibaia zuzenean, bere osagaiak eta dinamikak, ezaugarri fisiko eta naturalak ibaitik bertatik ezagutzen lagunduko digutenak.

Ur-jarduera hauek maiatzaren 1etik ekainaren 13a bitarteko asteburuetan eginen da honako ordutegian:

Larunbatetan: Goizez: 10:00, 11.00 eta 12:00etan (bakarrik maiatzaren 22tik ekainaren 13arte)

Arratsaldez: 16:30, 15.15 eta 18:00etan

Igandeetan: Goizez: 10:00, 11.00 eta 12:00etan

Ibilbidea baltsa pneumatikoan egiteko, oinustu egin behar zen, ez besterik, guk segurtasun materiala emango dizugu.

Informazioa lortzeko eta erreserbak egiteko, jar ezazue harremanetan MCPko telefonoan; 901 502 503

 


NATTURA, Natura eta abentura
W / www.nattura.com
E / info@nattura.com
Tel. 948 131 044 | Fax. 948 134 941 | Móvil. 671247596