ARGA BIZIRIK
 

Iruñeko Udalak hiri aldean sarturiko natur eremu batean, hiri guztietan ez bezala gozagarri, egiten den jarduera eskaintzen die gazteei.

Kirol-jarduera bestelako informazioaz osatzen da: ibaia inguratzen duen naturaz, osagai honen integrazioaz Iruñeko bizimoduan eta nola honek eragiten duen hiriaren bilakaera bere inguruan, hala nola osagai natural hau, Iruñetik igarotzean, hobetzeko egindako lanez.

Hobeto ezagutzeko, ikusi prestatu dugun bideoa.

 

Jarduera hau 14 eta 30 urte bitarteko gazte iruindarrei dago zuzenduta. Baldintza bakarra igeriketan jakitea da.

Kanpaina hau bi fasetan gauzatzen da:

- udaberria:

Jaitsierak kanoaz: Ohiko tartea Lagunartea elkartetik, Larrainzar parkean, arraun klubera, Curtidores zubiaren atzean, doa. Halaber, hurrengo tartea egiteko aukera eskaintzen dugu, Sanduzelain bukatuz.

Fase hau 2011ko apirilaren 1etik ekainaren 26a arte eginen da.

- udazkena:

Piragua ikastaroak eta ur geldian egindako jolas-jarduerak, 2011ko irailaren 1etik urriaren 31 bitarte eginen dira.

Jarduerak egunero egiten dira, goizez, 10:00etatik 13:30era, edo arratsaldez, 15:30etik 19:00etara.

2011ko kanpainan prezioa 3.50 eurokoa lagun bakoitzeko da.

Beharrezko materiala: lagun bakoitzak bainujantzia, toalla eta ibaian bustitzeko zapatilak eraman beharko ditu.

Informazioa eta izen ematea Natturan, 948 13 10 44 telefonoan, edo info@nattura.com posta elektronikoaren bitartez.



NATTURA, Natura eta Abentura
W / www.nattura.com
E / info@nattura.com
Tel. 948 131 044 | Fax. 948 134 941 | Móvil. 671247596